ARGIBIDEAK ETA IZEN EMATEA 2020-2021

2020/2021 IKASTURTEKO ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK


SARTU ESKOLAZ KANPOKO EKINTZEN ESKAINTZA IKUSTEKO:


IKUSI ESKAINTZA



ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA BATEAN EDO BATZUETAN IZENA EMATEKO


Galdetegia osatu aurretik GARRANTZITSUA da argibide hauek arretaz irakurtzea:

 

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak urriaren 2an eman zuen jakitera eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen has zitekeela, beti ere une bakoitzean gomendatutako neurriak hartuko direlarik.

Asti Lekun, ahal den neurrian, ohiko eskaintza mantendu eta azaroan hasten saiatuko gara, baina, baliteke ekintza batzuk, momentuz, abian jarri ezin izatea, bai pandemiaren egoeraren bilakaeragatik bai mailako eta ekintzako apuntatuta dauden ikasleen kopuruagatik.

Datu guztiak jasota eta aztertuta dauzkagunean jakinaraziko dizuegu nola geratu den behin betiko eskaintza eta zeintzuk diren, kasuan kasuko, jarraitu beharreko neurriak. 

 

Izen-emate galdetegia ahalik eta lasterren betetzeko eskatu behar dizuegu, azken eguna urriaren 20 izanik. 

 

Sartu izena emateko: 

 

 

ORDUTEGIA ekintza guztietarako: 16:00-17:30.

Ekintza batzuek egun ezberdinak dauzkate egokituta mailaren arabera. Izen-emate galdetegia osatu aurretik ziurtatu zeintzuk diren ekintzaren egunak zuen seme-alaben mailarako.


EGUTEGIA: AZAROAREN 2tik EKAINAREN 11ra. (XAKEA azarotik maiatzera).


Cristina Roy: mcroy@astileku.eus / 944 937 020

Aitor Villar: kirolkoordinatzailea@astileku.eus /944 937 150/687 803 143 (KIROLA)

.........................................................................................................................................................